XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3 HIZTEGIA OSATZEKO IDEIAK ETA HELDUTOKIAK AURKITZEN

Orain arte jarritako adibideetan ikusi ahal izan duzunez, era askotako gaiak erabiltzen dira; izan ere, bistan da, edozein hitz desegin eta berregin baitaiteke. Hori horrela izanik ere, laguntzak eman nahian, saiatu egingo gara zenbait truko multzotan jartzen.

9. Pertsona eta leku-izenak hartu ahal dira gogoetagai.

- Amaia: Ama izateko paradan egon baina lortu ez duen emakumea.

- Baiona: Iparraldeko hiriburu bikaina

- Girona Antso azkarra izan zenak oso gustuko ei zuen Katalunia. Ziurrenera askotan joango zen bertako giro ona gozatzera.

- Imanol Farias: Purozale amorratua den aktore ezaguna.

- Lopez: Lo ere egiten ez zuen lehen pertsonaren abizena.

- Portugal: Antza denez, Kolon Ameriketara heldu baino lehen euskaldunak bertara iritsita zeuden eta etxera bueltatzerakoan portu batean eskala egiteko ohitura omen zuten. Ziurrenerra askotan portua aurkitu ezinean suertatuko zirenez lainoa zela-eta, portua galdu egin zela errepikatuko zuten.

- Rotterdam: Dirudienez, hitz hau bertan errota asko zegoelako sortu zen. Jendeak errota ondoan ordu asko ematen zituenez, hortik sortuko zen erroterdan eta azken honetatik Rotterdam.

- San Nijolas: Ludopaten zaindaria.

Saia zaitez ahalik eta modurik barregarrienean ondoko pertsona eta lekuen definizioa ematen:

- Bart-ze-lo-ona: / - Donostia: / - Getharria: / - Holanda: / - Oletxaro: